Martxan dira Aldapetako obrak

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 17a, 18:33

Obretan ikus daitekeen eremuan eraikiko dira 30 etxebizitza tasatu eta Babes Ofizialeko 20 Etxebizitza. Horrez gain, Vista Alegreko igogailua eta Santa Ana egoitzarentzat eta udalarentzat izango diren lokalak ere eraikiko dituzte.

Etxebizitza tasatuak iazko maiatzean zozkatu eta esleitu zituen udalak. 20 BOEetatik bi udalak ostatu emateko erabiliko ditu, eta beste 18ak alokairura eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren beharretarako bideratuko ditu. Egun, udalak 15 etxe ditu jabetzan Aritzbatalden.