Harri-jasotzaileak izango dituzte hizpide Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 31a, 13:30
Photomuseumen ikusgai dago 'Harria' argazki erakusketa.

Izeta eskolako harri-jasotzaileak eta Juan Antonio Palacios argazkilaria izango dira harri-jasotzearen inguruko Aula/Gela saioan. Photomuseumen urtarrilean inauguratu dute Harria argazki erakusketa.

Kulturaren difusiorako Aula/Gela programaren aste honetako saioan harri-jasotzaileak izango dituzte hizpide. Photomuseumen hilabete honetan inauguratu dute Juan Antonio Palaciosen Harria argazki erakusketa, eta horren harira antolatu dute saioa.

Lehendabizi, Izeta harri-jasotze eskolako kideek erakustaldia eskainiko dute, eta jarraian, Palacios argazkilari eibartarrak hartuko du hitza. Ostiral honetan, otsailak 1, izango da saioa, 18:00etatik aurrera.

Hona hemen HITZAk Harria erakusketari buruz egindako erreportajea osorik.

Erlazionatuak

Esfortzua, zuri-beltzean izoztua

Amaia Urbieta Arruti 2019 urt 22 Zarautz