Neguetxea "berehala irekitzeko" eskatu dute berriro herritarrek

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 16a, 16:03

Dozenaka herritar bildu dira udaletxearen aurrean "Neguetxea berehala irekitzeko" aldarrikatuz. Elkarretaratze zaratatsua izan da gaurkoa; zartagin hotsak eta oihuak nahastu dira Lege Zaharren Enparantzan.

"Neguetxea ireki!" eta "Pertsonarik ez aterperik gabe!" oihukatu dute bertaratu direnek. Elkarretaratzearekin bat egin dute EH Bilduko zinegotziek ere.

Bihar, igandea, bilera egingo dute Neguetxearen aferaz Putzuzulo gaztetxean, 17:00etan. Gaiarekiko interesa daukan herritar oro bilerara joatera animatu nahi izan dute mobilizazioko parte hartzaileek.