Astelehenean izango da Ibilbide Antzeztuak egitasmoaren azken saioa

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 16a, 10:20
(Gorka Peñagarikano Goikoetxea)

Patxi Santamaria eta Inazio Tolosa aktoreen eskutik, aurtengo laugarren eta azken saioa izango du Ibilbide Antzeztuakek. Herriaren historia antzerkiaren bitartez eta umorea baliatuz erakustea dute helburu.

Abuztuko bigarren saiora heltzear da egitasmoa, eta udako laugarren eta azkenera. Ohi bezela, bi saio antolatu dituzte: bata euskaraz, goizeko 11:00etan, eta bestea gazteleraz, 13:00etan. Sarrerak aurrez erosi beharko dira Turismo Bulegoan 4 euroren truke.

Partehartzaileak parrokiko lorategian hasi eta alde zaharrean barrena arituko dira, Zarauzko etxebizitza eta gertakari historikoen berri ematen dietelarik Tolosak eta Santamariak.

Hona hemen hirugarren saioko argazki galeria.