#EtxetikMundura

Martin Etxeberriaren olerki errezitaldia, etxetik mundura

Zarauzko hitza 2020ko mar. 22a, 20:00

Herriko sortzaileak beren bideoak bidaltzera animatu nahi ditu Zarauzko Hitzak.

Martin Etxeberria idazleak olerki errezitaldia eskaini du gaur Zarauzko Hitzako irakurleentzat, eta azaldu du espero duela "konfinamendu egoerak balio izatea nork bere burua hobeto ezagutzeko eta merezi ez duten gauzez ahazteko". Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Karkara.eus-ek Imanol eta Iratz Urkizuren kontzertutxoa eman du, Baleike.eus-ek Marlik musika taldearen saioa, Uztarria.eus-ek Ekain Ibarguren pailazoaren ikuskizuna eta Maxixatxen.eus-ek Lurdes Suduperen liburu gomendioak .

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!