Aske utzi dute Ekhine Eizagirre

Amaia Urbieta Arruti 2020ko urr. 7a, 11:41
Eizagirre bere gertukoekin elkartu den unea. (Utzitakoa)

Aske utzi dute astelehenean atxilotutako Ekhine Eizagirre zarauztarra, baita harekin batera atxilotutako Kepa Arkauz eta Imanol Jaio ere. Hirurek "ikerketapean" jarraitzen dute. 19:30ean ongietorria egingo diote Eizagirreri.

Herenegun atxilotu zuten, eta gaur igaro da da Espainiako Auzitegi Nazionaletik Ekhine Eizagirre preso ohi zarauztarra. Aske utzi ditu Ismael Moreno epaileak Eizagirre eta harekin batera atxilotutako Kepa Arkauz eta Imanol Jaio, baina, hainbat hedabidek jakitera eman dutenez, "ikerketapean" jarraitzen dute "helburu terroristekin armak eta lehergailuak edukitzeagatik". Kautelazko hainbat neurriri jarraitu beharko diete hirurek: ezingo dute espainiar estatutik atera eta epaitegietara azaldu beharko dira astero.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak sinatu zuen Eizagirre eta beste biak atxilotzeko autoa, Ertzaintzak 2019an Arraia-Maeztun (Araba) atzemandako “zulo” batekin lotura dutelakoan. 

19:30ean ongietorria

Deia zabaldu dute sare sozialen bidez Eizagirreri ongietorria egiteko. 19:30ean finkatu dute hitzordua, Musika Plazan. Herenegun eta atzo ere mobilizazio handiak egin dituzte Zarautzen atxiloketak salatzeko.

 

Erlazionatuak

Ekhine Eizagirre atxilotu du Guardia Zibilak

Onintza Lete Arrieta-Amaia Urbieta Arruti 2020 urr 05 Zarautz