Audioa: Xanti Iruretagoiena eta Udaberri Jubilatuen Elkarteko kideak, Euskadi Irratiko 'Baipasa' saioan

Zarauzko Hitza 2020ko urr. 22a, 10:39

Sanz Enean bertan izan zen Tere Beloki kazetaria, Iruretagoiena argazkilariarekin eta Udaberriko kideekin hizketan.

Euskadi Irratiko 'Baipasa' saioan, 'Tokikom Gauzak' atalean elkarrizketatu zituzten Xanti Iruretagoiena argazkilari zarauztarra eta Udaberri Jubilatuen Elkarteko kideak. Sanz Enean ikusgai dago oraindik Foto Xanti Zarauzko argazki historikoak biltzen dituen erakusketa, eta bertan elkarrizketatu zuen Iruretagoiena Tere Beloki kazetariak. 

Horrez gain, Udaberri Jubilatuen Elkarteko bi kide ere aritu ziren hizketan, konfinamenduan martxan jarritako ekimen baten harira. Elkarteko kideak beren leihoetatik argazkiak ateratzera animatu zituzten, eta urriaren hasieran aurkeztutako argazkiekin erakusketa egin zuten Merkatu plazan