EAJk berretsi du "inoizko aurrekonturik sozialenak" onartu dituela udalak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urt. 29a, 09:00

Jesus Arana EAJko bozeramailea eta udaleko Ekonomia zinegotzia. (Zarauzko Udala)

2021erako udalak onartutako aurrekontuen izaera soziala nabarmena dela iritzita, aurrekontuaren banaketaren hainbat xehetasun jakinarazi ditu EAJk.

Udal Gobernuan den EAJk oharra plazaratu du, EH Bilduk 2021eko udal aurrekontuei buruz prentsari egindako adierazpenen ostean, "argi eta garbi" utzi nahi duelako aurrekontuak adosteko ezohiko bilkuran esandako guztia. Xabier Txurruka alkateak udalbatzarrean esan bezala, "2021eko aurrekontuak inoizko aurrekontu sozialenak" direla berretsi dute. "Batzuei gustatu ez bazaie ere, Zarauzko EAJk berretsi egiten du 2021eko aurrekontuetan ikuspegi sozialaren eta herritarren ongizatearen aldeko apustu irmoa egin duela", azaldu dute oharrean. Jesus Arana EAJko bozeramaile eta Ekonomia zinegotziak argitu du "Gizarte Politika, Gizarte Zerbitzuen aurrekontutik haratago doan kontzeptua" dela. Izan ere, bere arabera, "herritarren ongizatearekin lotutako diru partida batzuen batuketa" da Gizarte Politika.

Gogora ekarri dute 4.413.498,60 eurokoa dela Gizarte Politikako aurrekontua. Nabarmendu dute 932.806,62 euroko partida dagoela bideratuta Gizarte Zerbitzuen arloko Administrazio Orokorrera, 816.215 eguneko zentrora, 513.188 laguntza ekonomikoetara, 400.000 euro etxez etxeko laguntzara, 389.488,78 euro parekidetasuna sustatzeko eta 288.500 immigraziorako eta kooperaziorako.

Taula honetan dago desglosaturik Gizarte Politiketako aurrekontua:

 
 

Gizarte Politiketatik harago, aurten Hezkuntzari eta Kulturari ere "garrantzi berezia" eman zaio EAJk jakinarazi duenez. Horrez gain, inbertsio erreal garrantzitsuenak zerrendatu dituzte taula honetan:

 

Amaitzeko, hirugarren taulan atal bakoitzera bideratutako diru kopurua zerrendatu dute. "Berriro ere, nabarmena da herritarren ongizateak duen garrantzia", gaineratu du Aranak.

 

 

Erlazionatuak