Infantilizazioaren inguruan ari dira hausnartzen Ikasle Abertzaleaken gaurko Herri Eskoletan

Zarauzko Hitza 2021ko ots. 27a, 11:26

Ikasle Abertzaleakek Herri Eskolak antolatu ditu gaurko, beste hainbatetan egin bezala, hezkuntzari lotutako hainbat auziren inguruan hausnartzeko. 10:30ean ekin diote saioari, eta hain zuzen, infantilizazioa, horrek "betetzen dituen funtzioak" eta hainbat ikastetxetan jaio diren "ikasle autodefentsa sareak" izango dituzte aztergai gaurkoan.

Abenduaren 12rako ere prestatu zituen Herri Eskolak Ikasle Abertzaleakek, Jaiegun arrotzei intsumisioa! lema hartuta. Orduko hartan "kontrol soziala" aztertu zuten dozenaka gaztek, batez ere, hezkuntzari eta heziguneei lotuta. Urriaren 12ko Herri Eskoletan, aldiz, "ikastetxeetako lan sindikalaren" inguruko hitzaldi bat izan zen, baita "despolitizazioari" buruz gogoeta egiteko tailer bat ere.