Zaintza lanak sostengatzen dituzten hiru emakume migranteren bizipenak entzuteko aukera izango da gaur Putzuzulon

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mar. 13a, 11:21

Katia Reimberg, Candida Rivas Mendoza eta Lilian Elizabeth Torres ariko dira hizlari lanetan gaurko saioan. 17:00etan hasiko da solasaldia.

Ez zen Martxoaren 8an amaitu Emakume Langilearen Egunaren bueltan herriko eragileek antolatutako egitaraua. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta, hitzordu berezia izango da gaur arratsaldean Putzuzulo gaztetxean: zaintza lanak sostengatzen dituzten hiru emakume  migrantek beren bizipenak azalduko dituzte. Hain zuzen, Katia Reimberg, Candida Rivas Mendoza eta Lilian Elizabeth Torres ariko dira hizlari lanetan; 17:00etan hasiko da solasaldia. Hiruretako baten istorioa gertuagotik ezagutzeko aukera izan zuen Zarauzko Hitzak, Martxoaren 8aren harira egindako erreportaje honetan

Martxoaren amaierara bitartean beste hainbat ekitaldi ere izango dira, koordinadora feministak nahiz udaleko Parekidetasun departamenduak antolatuta. Hemen klikatuta daude guztiak ikusgai.