Arranon izan diren eraso matxistak salatu dituzte

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 8a, 19:30

Lege Zaharren Enparantzan bildu dira hainbat zarauztar, mugimendu feministak egindako deiari erantzunda. Astelehenean Arrano Kabia Elkarteak tabernako bi langilek jasandako eraso matxistak salatu zituen eta, horren aurrean, elkarretaratzeko deia egin zuen mugimendu feministak. Eraso sexisten aurrean autodefentsa feminista zioen pankartaren atzean bilduta mobilizatu dira.