XXIV. Gonzalo Urkia Txapelketa jokoan da Astin

Aitziber Arzallus 2022ko api. 16a, 13:20

09:00etan puntuan hasi da lehia, eta harrezkero, infantil mailako mutilen hamabi talde nor baino nor ari dira, XXIV. Gonzalo Urkia Txapelketa irabazteko helburuarekin. Honekin emango diete bukaera Aste Santuko futbol txapelketei.

Atzo goizean alebin mailako mutilak izan ziren, arratsaldean infantil mailako neskak, eta gaur, infantil mailako mutilen txanda da: XXIV. Gonzalo Urkia Txapelketa jokatzen ari dira Astin. 09:00etan ekin diote lehiari hamabi taldek, hiruko lau multzotan banatuta. Hauek dira txapelketan parte hartzen diren taldeak: Zarautz (A eta B), Reala, Andoaingo Euskalduna, Baztan, Elgoibar, Ondarroako Aurrera, Zumaiako, Donostiako Lengokoak, Lekeitio, Orioko eta Arnedo.