Zarautzek irabazi du Elantxobeko Bandera

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 3a, 15:26

Zarauzko gizonezkoen trainerua, ekainaren 26an Zumaian jokatutako estropadan. (Sara Utrera)

KAE1 ligako jardunaldia jokatu da gaur, igandea, Elantxoben. Zarautz Gesalaga Okelaneko traineruak aurrea hartu dio Sanpedrotarrari, eta gaurkoan bai, Elantxobeko Bandera eskuratu du. Sailkapen orokorrean bigarren postuan da.

Hitzordu bikoitza izan du asteburu honetan Zarautz Gesalaga Okelaneko gizonezkoen traineruak. Atzo Castro Urdialesen izan ziren, eta gaur, igandea, Elantxobeko Banderaren lehian. Lan bikaina egin dute zarauztarrek, Sanpedrotarrari segundo bateko aldea ateratzea lortu baitute, eta 21:37,27ko denbora eginda eskuratu dute Elantxobeko Bandera. 

Egindako lana aitortzeko, herritarrek harrera egingo diete arraunlariei 19:00etan Lege Zaharren Enparantzan.

Ikusi hemen Elantxobeko XXXIV. Banderaren denborak eta sailkapena. Sailkapen orokorrean bigarren postuan da Zarautz Sanpedrotarraren atzetik.