Sekulako ikuskizuna eskaini dute Hondarribiak eta Urdaibaik Zarauzko Estropaden bigarren jardunaldian

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 21a, 13:56
Gaur eguerdian Zarautzen zegoen giroa estropaden eraginez. (Aritz Mutiozabal)

Hondarribiarentzat estropada, eta Urdaibairentzat bandera. Horrela laburbildu daiteke gaur herrian jokatu den Eusko Label ligako jardunaldia. Bi traineruak pare-parean iritsi dira helmugara, eta bi ehunenekorengatik irabazi du lehia Hondarribiak. Atzo irabazitako segundoei esker, bandera Bizkaia aldera joan da, ordea, eta Gorka Aranberri patroia pozarren azaldu da. "Nahiago dut bandera hamabi puntuak baino", esan du irrifartsu.

Ikuskizun galanta eskaini dute beste behin Eusko Label ligako traineruek. Atzo baino itsaso bareagoarekin atera dira arraunlariak Zarauzko Banderaren bila, eta ohorezko txandakoak izan dira bizkorrenak gaurkoan ere. Oso paretsu abiatu dira laurak –Orio, Donostiarra, Urdaibai eta Hondarribi–, baina estropadak aurrera egin ahala Orio atzean geldituz joan da, eta azken luzean sekulako lehia egon da beste hiruren artean.

Urdaibaik azken metroetan ikaragarrizko lana egin du, eta Hondarribiarekin pare-parean helmugaratu da. Bi ehunenekorengatik irabazi dute gipuzkoarren estropada; ez, ordea, bandera. Hori Bizkairantz joan da, atzoko estropadako denborak kontuan hartuta.

Gorka Aranberri Urdaibaiko patroi zarauztarra pozarren zen estropadaren amaieran bandera eskuratzearren. "Ez ditugu hamabi puntuak eskuratu, baina ez nukeen banderagatik aldatuko", esan du ETB1eko kameren aurrean.

Ligaren irabazlea Galizian jakingo da, denboraldiko azken norgehiagoketan. Izan ere, hiru puntuko aldea besterik ez dago bi traineru horien artean.

Gaurko sailkapena:

Bi jardunaldietako sailkapena:

Sailkapen nagusia: