Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan Josep Renau (1907-1982) artista, aktibista politikoa eta intelektual konprometituari eskainiko diote saioa Photomuseumen.
Urteurren biribila du aurtengo Zarauzko Udako Musikaldiak. 30. aldiz antolatu dute, eta egitarau berezia prestatu dute horren harira. Jaialdiari gaur emango diote hasiera, Alaia Quintet boskotearen emanaldiarekin. Musikeneko ikasleek eratutako taldea da, eta ondorengo lagunek osatzen dute: Daniel Huertas, klarinetea; Pablo Bajo, tronpa; Tomás Alcocer, flauta; Olatz Pineda, oboea; eta Iñigo Aranburu, fagota. Taffanel, Nielsen eta Medaglia musikagileen obrak interpreatuko dituzte parrokian, 22:00etatik aurrera.
Giselle Monzon artista kubatarraren kartel erakusketa ikusgai izango dugu Torre Luzean uztailaren 5etik abuztuaren 5era, 18:30-20:30 bitartean egunero. Kubako sorkuntza grafiko garaikideko protagonista berrietako bat izanik, metafora bisualen bitartez hitz egiten duten 20 kartel baino gehiago izango ditugu gurean, serigrafian inprimatutako azken lanen artean aukeratutakoak. Gai kulturalekin zerikusia dute kartelek, hala nola, antzerkiarekin, zinearekin, musikarekin edo arte plastiko eta bisualekin.
Sanz Enea kultur etxean erakusketa berri bat paratuko dute, uztailaren 12tik irailaren 16ra arte. Hain justu ere, Ana Romanen Lorik gabeko makina izeneko proposamen artistikoa ikusteko aukera izango da, egunero, 18:30etik 20:30era.
"Kapitalismo berantiarra eta beste krisi batzuk" izeneko lana ekarriko dute gurera.
Udako Musikaldiak 30 urte beteko ditu aurten, eta horregatik kontzertu berezia egingo dute abuztuaren 24an. Umeentzako ipuin musikatuak ere antolatu dituzte aurrenekoz.