Musika Independentearen Sarietarako hainbat hautagaitza lortu ditu Xabier Zabalak

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 7a, 10:57
Xabier Zabala, estudioan. (Xabier Lertxundi)

Brisa lana finalisten artean sar dadin botoa eman behar dute herritarrek. Otsailaren 16an amaituko da epea, eta entzungai dago lana plataforma digitaletan.

Xabier Zabala musikari zarauztarrak jakinarazi duenez, Brisa lana Musika Independientearen Sarietarako hautagai da. Hainbat ataletan lehiatuko da, besteak beste, hauetan: album onena; urteko abestia (Itsasontzia); musika produkzio onena; eta bideoklip onena (Isa F. de Agirre).

Sarietako finalera iristeko, herritarrek eman behar dute botoa, eta otsailaren 16an amaituko da horretarako epea. Botoa sariketaren webgunean eman behar da, www.premiosmin.com webgunean, alegia.

Lana entzun nahi duenak, plataforma digitaletan aurkituko du. Esaterako, Spotify-n.