Irudietan: Anjel Lertxundiren alde topa egin dute Literaturian

Amaia Urbieta Arruti 2019ko mai. 11a, 13:38

Atzo eman zioten hasiera letren jaialdiari 'Jenisjoplin' eleberriaren irakurraldiarekin eta Bertso-Maskaradarekin. Festarekin jarraitzeko, beste hainbat ekitaldiren artean, Anjel Lertxundi idazlea omendu dute.

Anjel Lertxundi idazle oriotarra omendu dute gaur Literaturia jaialdian. 25 urte bete ditu bere Otto Pette eleberriak, eta hori aitzaki hartuta, Lertxundiren omenez topa egin dute Musika Plazan.

Patxi Santamariak eleberrian oinarritutako performance bat eskaini du, eta bertaratutakoek txundituta ikusi eta entzun dute. Segidan, Izaskun Etxabe Literaturiako antolatzaileak oroigarria eman dio Anjel Lertxundiri kioskoaren gainean. Hala esan dio Etxabek Lertxundiri: "omenaldi hau ez da Otto Pettek 25 urte bete dituelako, asko maite zaitugulako baizik". Lertxundik, eskerrak emateaz gain, Salbatore Mitxelena idazlea izan du gogoan saria jasotzeko unean. "Ezagutu zuen lehen idazlea" izan zela esan du, eta "ohore bat" izango dela bihar, berari buruzko mahai inguruan parte hartzea.

Izan ere, ospakizunek aurrera jarraitzen dute literaturaren festan. Hemen dago asteburuan Literaturian izango diren ekitaldi guztien egitaraua ikusgai.

Erlazionatuak