Realarentzat izan da infantil mailako mutilen XXIV. Gonzalo Urkia Txapelketa

Aitziber Arzallus 2022ko api. 16a, 15:39

Realak irabazi du txapelketa, Donostiako Lengokoak gelditu da bigarren, Andoaingo euskalduna hirugarren eta Lekeitio laugarren. Jokalaririk onenaren saria, berriz, Lekeitioko Giovani Aristikiri eman diote, klubetako entrenatzaileek hala erabakita.

Bukatu dira Aste Santuko futbol txapelketak Astin. Atzo goizean alebin mailako mutilek XVI. Jose Angel Iribar Txapelketa jokatu zuten, arratsaldean III. Emakumezkoen Txapelketa lehiatu zuten infantil mailako neskek, eta gaur goizean infantil mailako mutilen txanda izan da; XXIV. Gonzalo Urkia Txapelketa jokatu dute horiek.

09:00etan hasita, honako hamabi taldeak aritu dira nor baino nor: Zarautz (A eta B), Reala, Andoaingo Euskalduna, Baztan, Elgoibar, Ondarroako Aurrera, Zumaiako, Donostiako Lengokoak, Lekeitio, Orioko eta Arnedo. Denetan onena Reala izan da, Donostiako Lengokoak taldea gelditu da azpitxapeldun, Andoaingo euskaldunak hirugarren egin du eta Lekeitiok laugarren. Txapelketako jokalaririk onenaren saria, berriz, Lekeitioko Giovani Aristikiri eman diote, klubetako entrenatzaileek hala erabakita.

Erlazionatuak