El retratista dokumentala eskainiko dute abenduaren 8an, ostiralean, Photomuseumen.
Azaroaren 10ean zabaldu zuen Lanak eta egunak erakusketa berria argazkilari zarauztarrak, eta abenduaren 17a bitartean ikusteko aukera izango da; egunero, 18:00etatik 20:00etara, Torre Luzeako aretoan. Polaroidaren manipulaketaz eginiko irudiak paratu ditu, eta horietan Getariako nahiz Orioko itsas bizitza du erakusgai: arrantzaleak, saregileak eta itsasontziak, esaterako.
Zarauzko Argazkizale Elkarteak XXV. Nazioarteko Argazki Mostra antolatu du, eta gaur arratsaldean (azaroaren 17an) inauguratuko dute Sanz Enea kultur etxean, 19:00etan. Honako argazkilari hauen lana izango dira bertan ikusgai: Jorge Castejon, Iñaki Delgado, Colin Flockton eta Laura Madrazo. Erakusketa urtarrilaren 21era arte egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.
Txokoak erakusketarekin bestelako errealitate bat aurkezten du Ines Uribe argazkilariak, "konposizioak eratuz, mundu urbanotik abiaturik hartutako erreferentzia bisualen independenteak izan daitezkeenak". Gaur zabaldu dute eta urtarrailaren 7a bitartean ikusteko aukera izango da, Photomuseumen.
Erdi Aroko Azoka izango da gaur arratsaldetik hasi eta igandera bitartean .Askotariko produktuen postuez gain, ekitaldi ugari antolatu dituzte adin guztietako herritar eta bisitarientzat
La Fragua de Vulcano elkarteak antolatuta eta udalak lagunduta, aurten ere Erdi Aroko Azoka izango da datozen jai egunetan. Zehazki, abenduaren 5ean irekiko dute eta abenduaren 10era arte askotariko postuak jarriko dituzte Lege Zaharren enparantzan zein inguruetan. Azoka biribiltzeko, ekitaldi ugari ere izango dira. Ikusi egitaraua atxikitako fitxategian.