Herriko eragileak elkartu ditu '#esnatuzarautz' topaketak

Zarauzko Hitza 2017 aza 04 Zarautz

Putzuzuloren 12. urteurrenaren barruan, herri mugimenduaren topaketa egin dute gaztetxean. #esnatuzarautz lelopean, herriko auzo elkarte eta taldeekin elkargune bat osatu dute, «gure argazki bat osatu eta etorkizunean nola lagundu dezakegun elkar hausnartzeko».