Juan Mari Gibelalderen artelanen ondoren, erakusketa berria zabaldu dute Lukas ardotegian. Jose Mari Ruiz Etxeberriak dronarekin ateratako argazkiak daude oraingoan ikusgai. Joan den ostegunean inauguratu zuten eta azaroaren 2a bitartean iraungo du.
Juncal Agirre margolariaren lana fotoerrealismoan dago oinarrituta. "Detaileetan zehaztasunaren bila ibiltzen naiz, horretarako zehaztasuna alderatuz bai efektu espazialaren irrealtasunarekin eta, baita ere, errealitatearen detaile bisualak gai pintorikoetan bihurtzeko gaitasunarekin", azaldu du artistak.
Fernando Maselli argentinarraren atzera begirako erakusketa ikus daiteke Zarauzko Argazki eta Zinema Museoan. Mendia da argazkietako protagonista nagusia, diskurtso nabarmen batekin: paisaia eta horren eraikitze formala nahiz kontzeptuala. Urriaren 31n inauguratu zuten, eta azaroaren 26a bitartean bisitatu ahal izango da.