Herriko musikari eta idazleak Durangoko Azokan

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 5a, 09:07

Hasi da Durangoko Azokaren 56. edizioa, eta hilaren 8a bitartean, liburuak eta diskoak erosteko aukera izango da bertan. Tartean izango dira herriko artistenak ere; horietako hainbatek, gainera, zuzenekoekin edo solasaldien bidez aurkeztuko dute beren lanik berrienak.

HERRIKOEN EGITARAUA

Abenduak 4, larunbata
14:30. Sergek Leihotik mundura diskoa aurkeztuko du zuzenean Ahotsenean. 
17:00. Nerea Loiolak Epizentroa narrazio liburua aurkeztuko du Landako gunean.

Abenduak 6, astelehena
13:20. Bixente Martinezek Txoria buruan eta ibili munduan diskoa aurkeztuko du zuzenean Ahotsenean. 

Abenduak 7, asteartea
12:30. Gari Berasaluzek 64 begirada xake-taularen zuri-beltzetan liburua aurkeztuko du Durangoko Musika Eskolan.

16:50. Hegazkinek Haize beltzak diskoa aurkeztuko du zuzenean Ahotsenean.